martes, 2 de diciembre de 2014

LANAK AURRERA DOA


saio praktiko hau oso probetsugarria iruditu zait ,izan ere, talde lanean zein lan indibidualean jardun dut. Taldearekin hasi gara eta sitesari azkeneko pintzelkadak eman dizkiogu, gure lanaren ondorioak eta hausnarketa pertsonalak eginez, esan beharra dago hasieran arazoak izan genituela egindako lanaren zati bat ezabatu zitzaigulako, baina gero egoera konpontzea lortu genuen.

Behin, taldearekin amaituta bloggarekin lan egiten jarraitu nuen, beti bezala saioetako hausnarketak egin ditut eta hauetan material audiobisuala txertatu dut baina ,hala ere, arduratuta nago, ea egiten ari naizen guztia ondo dagoen. Horregatik klase amaieran nire irakasleari, nire bloggari begiratu bat emateko esan diot eta asko harritu nau esan didanak, izan ere, nire blogga nahiko ondo dagoela esan dit. Hala ere, esan dit aste hauetan gauza batzuk hobetu ahal ditudala adibidez, sarrerak txukuntzea edota argazki eta bideo gehiago txertatzea. Uste dut kritika hau ,oso lagungarria izango zaidala lana aurrera eramateko, beraz, aste hauetan buru belarri arituko naiz lan egiten.
   

No hay comentarios:

Publicar un comentario