domingo, 21 de diciembre de 2014

ebaluazio eta koebaluazioa


Autoebaluaketa

Hasiera batean esan beharra daukat ikasgai honekin pixka bat izututa nengoela, baina denborak Aurrera joan ahala gero eta hobeto moldatu naizela eta esfortzuarekin lana ondo atera ahal izan dudala. Nire ustez, nahiko nota hona merezi dut, asko saiatu naizelako ikasgai honetan naiz eta ni teknologiekin oso trebea ez izan. Horrez gain, esan beharra daukat egitekoak pixkanaka  egin ditudala eta horrek lagundu egin didala lana hobeto egiten.
Horretaz aparte, aipatu beharra daukat talde lanean nahiko ondo moldatu naizela eta ni eta nire taldekideek ondo lan egin dugula uste dudala.

Horrenbestez neure buruari jarriko niokeen nota hauxe da: 7,5

 

Koebaluaketa

Nire ustez, talde guztiak hasiera batean ez zuten argi zer egin behar zuten eta horregatik pixka bat galduta ibili ziren, baina gero nire kasuan gertatu den bezala, gauzak pixkanaka egiten hasi dira, eta haiekin hitz egindakoaren arabera eta haien lanak ikusita esan beharra daukat nahiko ondo aritu direla. Horrez gain, esan beharra daukat dokumentatzaileen lana bereziki gustatu eta harritu nauela, izan ere, izugarrizko lana egin dute eta informazio pilo bildu dute eta horretaz aparte, tokatzen zitzaien taldeekin kontaktuan egon dira, baina azkeneko hauek presionatu barik.
     

No hay comentarios:

Publicar un comentario