viernes, 21 de noviembre de 2014

autoikaskuntza

Klase hasieran, saioetako ordutegiaren inguruan eztabaidatu dugu, ikasle batzuek planteatu izan dute lehenago irtetzea busen kontua dela eta. hauek argudiatu dute esanez, emen egiten duten lana etxean aprobetzatu ahal dutela eta ez dela ezer gertatzen klasetik, 10-15 minuto lehenago irteten badira. Baina, nire ustez ez dute ulertzen ordu presentzial minimo  batzuk bete behar direla eta batzuetan gauzak ez direla ateratzen nai bezala.
Eztabaida bukatutzat eman ondoren, iralasleak bideo bat jarri digu, honen inguruan hausnarketa bultzatze aldera. Bideo honek hitz egiten du, hezkuntza eredu bati buruz non ikasleen interesak izugarri pizten diren. Metodo honetan ikasleak taldeka jartzen dira eta eurek eraikitzen dute euren ikasketa propioa, beti noski, irakasle batek gidatuta. Argi dago metodologia honen emaitzak bikainak direla. baina bideo honetan irakasle honek planteatzen duena pizka bat utopikoa da nire ustetan.
 Hemen usten dizuet honako, bideoa, hau ikustea gomendatzen dizuet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario